Publicado por EUSKADI
Hemen aurkezten dugun gure errezeta iraultzaile honek, ikasleak ikasketa prozesu luze horretan gidatuko ditu; horretarako elikadura burujabetza proiektuen bidezko ikaskuntzaren bitartez landuko dugu. Metodologia horri esker ikasle bakoitzak bere ikasketaren protagonista da, eta autonomiaz eta arduraz garatzen du bere lana. Izan ere, eurak dira, lana planifkatzeko eta egituratzeko eta planteatutako arazoari irtenbidea aurkitzeko arduradunak. Lan horren bitartez, bada, funtsezko ezagutzak eta konpetentziak lortuko dituzte eta, horiek benetako arazoei erantzuteko baliatu ahal izango dituzte. Hala, konpondu nahi dugun arazo estruktural batetk abiatuz, errezeta multzo bat prestatzea proposatuko diegu. Horrela, gainera, modu osasungarri, dibertgarri eta kritko batean sukaldean ibiltzera animatuko ditugu: egunean 5 bider jateak nahi dugun elikadura eredua erabakitzera behartzen gaitu. Subjektu politkoak gara!
Publicado por EUSKADI
Elikagai batzuen ezaugarrien bitartez, egungo elikadura-sistemak nola funtzionatzen duen jakin dezakegu. Adibidez, askarian, edo hamaiketakoan jan ohi ditugun produktuen etiketei erreparatuz gero, jakin ahal izango dugu: elikagai jakin batzuen osasun-maila; zer motatako propietateak dituen; ekoizleen lan-baldintzak; etxalde mota; eta ekoizpenaren inpaktua ingurumenean. Material honekin, azukreak ze eragina daukan, ikuspegi ezberdinetatik (giza eskubideetatik, ingurumenetik, haurtzarotik...),aztertu ahal izango da modu kritikoan eta sortzailean.
Publicado por Gema_Hegoa
Curriculum-exenplifikazio honen bitartez Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan genero-ikuspegia duen elikadura burujabetza txertatzeko erabilgarri diren hainbat iradokizun eman nahi diegu irakasleei, zeharkako eta diziplinarteko ikuspegi batetik.
Publicado por EUSKADI
«Elikadura burujabetza erein eta kozinatuz» proposamena Bidezko Elikadura eta Hegoa erakundeek koordinatzen dute. Erakunde horietako kideok landa-garapen eredu bidezkoa eta elikadura egokia izateko eskubideak sustatzen ditugu. Hala,gaur egungo elikadura-eredua aldatu behar dugula uste dugu; izan ere, horrek gaixotzen eta zapaltzen gaitu, komunitate baserritarrak kanporatzen ditu eta ingurumena suntsitzen du. Aldaketa hori lortzeko Elikadura Burujabetza ezinbestekoa da. Gure helburua erdiesteko Latinoamerikako eta Afrikako zenbait herrialdetan eta Espainiako estatuan lan egiten dugu, lankidetzaren, hezkuntzaren,ikerketaren, komunikazioaren eta politikan eragitearen bitartez.
Publicado por Gema_Hegoa
Dakiguna jaten dugu! proiektua elikaduraren gaia aztertzeko gonbidapen bat da. Horren helburua honako hau ulertzen laguntzea da: elikadura-eredu desberdinen ondorioak hobeto ezagututa elikadurari buruzko erabaki hobeak hartzeko gai izango gara. Erabaki onak dira, hain zuzen ere, gure ingurumenaren eta gure ekosistemen kalitatea hobetzen dituztenak eta pertsonei mesede egiten eta beraien lan-baldintzak eta bizitza duinak eta osasuntsuak izateko aukerak hobetzen dituztenak. Curriculum-exenplifikazio honek zeharkako eta diziplinarteko ikuspegi zabala, kritikoa eta eraldatzailea du eta bere helburua Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleei elikadura lantzeko erabilgarriak izan daitezkeen iradokizunak ematea da. Edukiak eta ebaluazio-irizpideak aukeratzeko, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako curriculum-diseinuetan oinarritu gara, baina horrek ez du esan nahi beste maila batzuetan elikaduraren gaia lantzeko erabiltzerik ez dagoenik –baldin eta dokumentuari egin beharreko aldaketak egiten bazaizkio-.
Publicado por Gema_Hegoa
Eskuen artean duzun liburu hau hezkuntza eredua birpentsatzeko gida bat da. Izan ere, trantsizioan dagoen Herritartasun globalerako Hezkuntzaren ikuspegitik, eredu horrek bere erreferentzia iturri nagusiak berreskuratzen ditu: pedagogia kritikoen tradizioa eta herri hezkuntza. Eredu horrek protagonismoa ematen die irakasleei eta ikasleei hezkuntza ekintzaren subjektu gisa baina, aldi berean, ikastetxearekin harremana duten gainontzeko hezkuntza eragileen rola aintzat hartzen du. Eredu horrek, gizartean eta kulturan esanguratsua den curriculuma landu nahi du. Horren bitartez, ikasleek errealitatea ulertu eta errealitatean eragin ahal izango dute. Azken batean, eredu hori kontzientzia etiko, kritiko eta eraldatzaile baten markoan oinarritzen da eta horretatik gizarte justiziazko eta ekitatezko ereduak sortzeko konpromisoa sendotzen du.
Publicado por VSFValencia
Aquesta unitat didàctica pretén ser un recurs dirigit al professorat d’educació secundària amb l’objectiu de fomentar entre l’alumnat: el coneixement, la presa de consciència sobre el tipus de publicitat que rep i la que hauria de rebre, el tipus d’alimentació més favorable per a un mateix i el tipus de producció alimentària més favorable per al planeta terra, així com el desenvolupament del pensament crític i la perspectiva de futur. Natural, casolà, saludable, light o cero són alguns dels reclams utilitzats per la indústria alimentària que, sovint, ens porten a confusions.
Publicado por Gema_Hegoa
Material didàctic per a l'anàlisi de l'impacte negatiu de la producció i el consum massiu de sucre en la salut, les comunitats d'origen i el medi ambient.
Publicado por VSFValencia
Proyecto sobre el futuro del territorio realizado desde la asignatura de geografía de 3º ESO en el instituto IES Isabel de Villena de Valencia. Colaboración con área de valenciano. Cinco semanas (3 sesiones de 50min por semana) de trabajo incluyendo las tres partes del ciclo del proyecto: (1) Recursos, perills i esperances del territori, (2) Investigació de camp a l'horta, (3) Propostes de futur Todos los materiales están disponibles en el blog: https://hortaesfutur.wordpress.com/acerca-de/
Publicado por VSFValencia
Vídeo de 3minuts explicant què és la Xarxa d'escoles per l'horta (xarxa local d'escoles per un món rural viu a la comarca de l'Horta, València) i presentant la primera Marxa escolar per l'horta que organitzarem a l'abril de 2016. 500 alumnes i 30 docents marxant del seu centre a través de l'horta a un punt de trobada comú.

Páginas