Publicado por EUSKADI
Gida didaktko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritkoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu behar ditugu. Elikadura Burujabetza hau da: herriek beren elikadura erabakitzeko duten eskubidea, nutrizioaren, ekologiaren eta kulturaren aldetk egokiak diren elikagaiak produzituz eta kontsumituz eta gizon eta emakumeen artean berdintasunezko harremanak sustatuz. Hala, bada, metodologia aktbo eta kooperatboak dituzten jardueren bitartez, irakasleak eta ikasleak zentroko eta auzoko elikadura ingurunea eraldatzera animatuko ditugu. dira.
Publicado por EUSKADI
Unitate didaktiko hau “Somos publicidad”,Alimentacción ekimenaren baitan dago. Kasu honetan, gaiak gehiago erreparatzen dio elikadura industriaren baitako publizitateari: zein elikagai-mota sustatzen duen, nola eragiten digun kontsumitzaileoi,publizitatearen arriskua haurrentzako ordutegietan,salmenta- eta marketin-estrategia zilegi eta ezzilegiak,eta nazioarteko eta estatuko lobbyen partehartzea mundu osoko eta gure etxeetako hezkuntzapolitiketan. Laburbilduta, bigarren hezkuntzako ikasleek ezagutzen ez duten mundu batean sartuko gara, publizitatearen aurpegi biak ezagut ditzaten.
Publicado por EUSKADI
Alimentacción VSF-Justicia Alimentariaren eta Hegoa institutuaren hezkuntza proposamen bat da. Horren bitartez, Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarritutako elikadura eredu alternatibo bat sustatu nahi dugu. Hala, ikastetxea elikadura onarekin eta bizitzaren iraunkortasunarekin konprometitutako instituzio bat bihurtzen da. Alimentacciónetik irakasleak eta ikasleak laguntzen ditugu, hauen bitartez: prestakuntzak, tailerrak, baliabide didaktikoak, etab. Baliabide horiek erabiliz, hezkuntza komunitatea gure elikadura ereduak gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen ondorioen (ekoizpena, banaketa, merkaturatzea eta kontsumoa) inguruan kontzientziatu nahi ditugu. Gizarte-hezkuntza ekimen horrek elikaduraren gaia ikuspegi global batetik lantzen du, genero eta iraunkortasun ikuspegietan oinarrituz. Alimentacción programak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza du. Eskuen artean duzun liburu hau hezkuntza eredua birpentsatzeko gida bat da. Izan ere, trantsizioan dagoen Herritartasun globalerako Hezkuntzaren ikuspegitik, eredu horrek bere erreferentzia iturri nagusiak berreskuratzen ditu: pedagogia kritikoen tradizioa eta herri hezkuntza. Eredu horrek protagonismoa ematen die irakasleei eta ikasleei hezkuntza ekintzaren subjektu gisa baina, aldi berean, ikastetxearekin harremana duten gainontzeko hezkuntza eragileen rola aintzat hartzen du. Eredu horrek, gizartean eta kulturan esanguratsua den curriculuma landu nahi du. Horren bitartez, ikasleek errealitatea ulertu eta errealitatean eragin ahal izango dute. Azken batean, eredu hori kontzientzia etiko, kritiko eta eraldatzaile baten markoan oinarritzen da eta horretatik gizarte justiziazko eta ekitatezko ereduak sortzeko konpromisoa sendotzen du.
Publicado por EUSKADI
Sistematizazioa ikerketa-metodo bat da. Hari esker, ekintzetatik bertatik ikasten da, prozesu parte-hartzaile baten bitartez, eta esperientzia batean parte hartu duten pertsonen jakintzaren eta iritzien inguruan eztabaidatzeko balio du. Argitalpen honen bidez, programaren garapena aztertzean lortu ditugun Ikaskuntzak eta Gomen- dioak partekatzen ditugu. Baina horietara heltzeko, aurretiaz zenbait pauso eman behar izan ditugu, sakonki hausnartuz eta eztabaidatuz, eta parte hartu duten pertsonek ere parte hartu dute. Poliki- poliki, hezkuntzako ekintza eraldatzaileak sakonki aztertzean partekatu diren ekarpenak lotuz joan gara.
Publicado por EUSKADI
Con esta rúbrica el propio alumnado podrá realizar diferentes acciones que mejoren las relaciones de grupo. Se trata de una guía fácil de autoevaluación con la cual el alumnado podrá valorar sus propios comportamientos en cuanto a las relaciones de género. Esto es: -identificar si existe abuso de poder y evitar comportamientos abusivos -reconocerse en las relaciones para con los/las demás -mejorar las relaciones grupales -tomar conciencia de que ciertos comportamientos contribuyen a que una parte del grupo no se exprese con libertad -empoderamiento del alumno/a y del grupo
Publicado por EUSKADI
Hemen aurkezten dugun gure errezeta iraultzaile honek, ikasleak ikasketa prozesu luze horretan gidatuko ditu; horretarako elikadura burujabetza proiektuen bidezko ikaskuntzaren bitartez landuko dugu. Metodologia horri esker ikasle bakoitzak bere ikasketaren protagonista da, eta autonomiaz eta arduraz garatzen du bere lana. Izan ere, eurak dira,lana planifkatzeko eta egituratzeko eta planteatutako arazoari irtenbidea aurkitzeko arduradunak. Lan horren bitartez, bada, funtsezko ezagutzak eta konpetentziak lortuko dituzte eta, horiek benetako arazoei erantzuteko baliatu ahal izango dituzte. Hala, konpondu nahi dugun arazo estruktural batetk abiatuz, errezeta multzo bat prestatzea proposatuko diegu. Horrela, gainera, modu osasungarri, dibertgarri eta kritko batean sukaldean ibiltzera animatuko ditugu: egunean 5 bider jateak nahi dugun elikadura eredua erabakitzera behartzen gaitu. Subjektu politkoak gara!
Publicado por EUSKADI
Hemen aurkezten dugun gure errezeta iraultzaile honek, ikasleak ikasketa prozesu luze horretan gidatuko ditu; horretarako elikadura burujabetza proiektuen bidezko ikaskuntzaren bitartez landuko dugu. Metodologia horri esker ikasle bakoitzak bere ikasketaren protagonista da, eta autonomiaz eta arduraz garatzen du bere lana. Izan ere, eurak dira, lana planifkatzeko eta egituratzeko eta planteatutako arazoari irtenbidea aurkitzeko arduradunak. Lan horren bitartez, bada, funtsezko ezagutzak eta konpetentziak lortuko dituzte eta, horiek benetako arazoei erantzuteko baliatu ahal izango dituzte. Hala, konpondu nahi dugun arazo estruktural batetk abiatuz, errezeta multzo bat prestatzea proposatuko diegu. Horrela, gainera, modu osasungarri, dibertgarri eta kritko batean sukaldean ibiltzera animatuko ditugu: egunean 5 bider jateak nahi dugun elikadura eredua erabakitzera behartzen gaitu. Subjektu politkoak gara!
Publicado por EUSKADI
Elikagai batzuen ezaugarrien bitartez, egungo elikadura-sistemak nola funtzionatzen duen jakin dezakegu. Adibidez, askarian, edo hamaiketakoan jan ohi ditugun produktuen etiketei erreparatuz gero, jakin ahal izango dugu: elikagai jakin batzuen osasun-maila; zer motatako propietateak dituen; ekoizleen lan-baldintzak; etxalde mota; eta ekoizpenaren inpaktua ingurumenean. Material honekin, azukreak ze eragina daukan, ikuspegi ezberdinetatik (giza eskubideetatik, ingurumenetik, haurtzarotik...),aztertu ahal izango da modu kritikoan eta sortzailean.
Publicado por Gema_Hegoa
Curriculum-exenplifikazio honen bitartez Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan genero-ikuspegia duen elikadura burujabetza txertatzeko erabilgarri diren hainbat iradokizun eman nahi diegu irakasleei, zeharkako eta diziplinarteko ikuspegi batetik.
Publicado por VSFValencia
Aquesta unitat didàctica pretén ser un recurs dirigit al professorat d’educació secundària amb l’objectiu de fomentar entre l’alumnat: el coneixement, la presa de consciència sobre el tipus de publicitat que rep i la que hauria de rebre, el tipus d’alimentació més favorable per a un mateix i el tipus de producció alimentària més favorable per al planeta terra, així com el desenvolupament del pensament crític i la perspectiva de futur. Natural, casolà, saludable, light o cero són alguns dels reclams utilitzats per la indústria alimentària que, sovint, ens porten a confusions.

Páginas