eskola-ortua

Dakiguna jaten dugu! Ortua, jantokia eta gela ikastetxean bertan eta inguruarekin integratzeko proposamena (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.)

Dakiguna jaten dugu! proiektua elikaduraren gaia aztertzeko gonbidapen bat da. Horren helburua honako hau ulertzen laguntzea da: elikadura-eredu desberdinen ondorioak hobeto ezagututa elikadurari buruzko erabaki hobeak hartzeko gai izango gara. Erabaki onak dira, hain zuzen ere, gure ingurumenaren eta gure ekosistemen kalitatea hobetzen dituztenak eta pertsonei mesede egiten eta beraien lan-baldintzak eta bizitza duinak eta osasuntsuak izateko aukerak hobetzen dituztenak. Curriculum-exenplifikazio honek zeharkako eta diziplinarteko ikuspegi zabala, kritikoa eta eraldatzailea du eta bere helburua Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako irakasleei elikadura lantzeko erabilgarriak izan daitezkeen iradokizunak ematea da. Edukiak eta ebaluazio-irizpideak aukeratzeko, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako curriculum-diseinuetan oinarritu gara, baina horrek ez du esan nahi beste maila batzuetan elikaduraren gaia lantzeko erabiltzerik ez dagoenik –baldin eta dokumentuari egin beharreko aldaketak egiten bazaizkio-.