Euskera

Hezkuntza kritikoa eta eraldatzailea Bigarren Hezkuntzako zentroetan Elikadura Burujabetza genero ikuspegitik txertatzeko esparru teoriko-pedagogikoa

Alimentacción VSF-Justicia Alimentariaren eta Hegoa institutuaren hezkuntza proposamen bat da. Horren bitartez, Elikadura Burujabetzaren printzipioetan oinarritutako elikadura eredu alternatibo bat sustatu nahi dugu. Hala, ikastetxea elikadura onarekin eta bizitzaren iraunkortasunarekin konprometitutako instituzio bat bihurtzen da. Alimentacciónetik irakasleak eta ikasleak laguntzen ditugu, hauen bitartez: prestakuntzak, tailerrak, baliabide didaktikoak, etab. Baliabide horiek erabiliz, hezkuntza komunitatea gure elikadura ereduak gizartean, ekonomian eta ingurumenean dituen ondorioen (ekoizpena, banaketa, merkaturatzea eta kontsumoa) inguruan kontzientziatu nahi ditugu. Gizarte-hezkuntza ekimen horrek elikaduraren gaia ikuspegi global batetik lantzen du, genero eta iraunkortasun ikuspegietan oinarrituz. Alimentacción programak Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) laguntza du. Eskuen artean duzun liburu hau hezkuntza eredua birpentsatzeko gida bat da. Izan ere, trantsizioan dagoen Herritartasun globalerako Hezkuntzaren ikuspegitik, eredu horrek bere erreferentzia iturri nagusiak berreskuratzen ditu: pedagogia kritikoen tradizioa eta herri hezkuntza. Eredu horrek protagonismoa ematen die irakasleei eta ikasleei hezkuntza ekintzaren subjektu gisa baina, aldi berean, ikastetxearekin harremana duten gainontzeko hezkuntza eragileen rola aintzat hartzen du. Eredu horrek, gizartean eta kulturan esanguratsua den curriculuma landu nahi du. Horren bitartez, ikasleek errealitatea ulertu eta errealitatean eragin ahal izango dute. Azken batean, eredu hori kontzientzia etiko, kritiko eta eraldatzaile baten markoan oinarritzen da eta horretatik gizarte justiziazko eta ekitatezko ereduak sortzeko konpromisoa sendotzen du.

Erakuslehioak gara. Norberaren erabakietan publizitatearen eragina murrizteko giltzak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lantzeko Unitate Didaktikoa

Unitate didaktiko hau “Somos publicidad”,Alimentacción ekimenaren baitan dago. Kasu honetan, gaiak gehiago erreparatzen dio elikadura industriaren baitako publizitateari: zein elikagai-mota sustatzen duen, nola eragiten digun kontsumitzaileoi,publizitatearen arriskua haurrentzako ordutegietan,salmenta- eta marketin-estrategia zilegi eta ezzilegiak,eta nazioarteko eta estatuko lobbyen partehartzea mundu osoko eta gure etxeetako hezkuntzapolitiketan. Laburbilduta, bigarren hezkuntzako ikasleek ezagutzen ez duten mundu batean sartuko gara, publizitatearen aurpegi biak ezagut ditzaten.

NORK EMATEN DIGU JATEN? GURE OSASUNA ETA PLANETARENA MULTINAZIONALEN ESKUETAN. Lehen Hezkuntzan Elikadura Burujabetza lantzeko Unitate Didaktkoa

Gida didaktko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritkoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu behar ditugu. Elikadura Burujabetza hau da: herriek beren elikadura erabakitzeko duten eskubidea, nutrizioaren, ekologiaren eta kulturaren aldetk egokiak diren elikagaiak produzituz eta kontsumituz eta gizon eta emakumeen artean berdintasunezko harremanak sustatuz. Hala, bada, metodologia aktbo eta kooperatboak dituzten jardueren bitartez, irakasleak eta ikasleak zentroko eta auzoko elikadura ingurunea eraldatzera animatuko ditugu. dira.

NORK EMATEN DIGU JATEN? GURE OSASUNA ETA PLANETANERA MULTINAZIONALEN ESKUETAN. Bigarren Hezkuntzan Elikadura Burujabetza lantzeko Unitate Didaktikoa

Gida didaktiko hau bigarren hezkuntza, batxilergo eta heziketa zikloetako irakasleei zuzendutako baliabide bat da. Horren bidez, elikadura sistemaren eta horrek elikadura pobreziarekin eta elikadura txarrarekin duen loturaren azterketa kritikoa egiteko gaitasuna sustatu nahi da. Produktu azukretu, gazitu eta koipetuetan oinarritzen den elikadura sistema industrialaren ondorioz, mundu mailan, elikadura txarrari lotutako osasun arazoak ugaldu dira.

Hazien Zaintzaileak

Eskolen arteko ekintza honen bitartez, elikadura burujabetza eskoletatik lan daitekeela agerian utzi nahi dugu. Tokian tokiko haziak errekuperatzeak, edo baserritarrek euren bizi esperientziak eskolara hurbiltzeak, proposatzen direnen ekintza batzuk dira. Eskolak gizartea aldatzeko bere hazia ipintzen du.

Elikadura-burujabetzaren gainean Lehen Hezkuntzako irakasleentzako gida didaktikoa

Gida Didaktiko hau lehen hezkuntzako irakasleei zuzendutako baliabidea da. Bere helburua ikasleen ezagutza eta kontzientziazioa sustatzea da arazo honen aurrean: elikagaien ekoizpen-kateak, komertzializazioak, banaketak eta kontsumoak, baita gure kontsumo ohiturek ere, duten eragina gure komunitateetan, osasunean eta ingurumenean. Gidaren egiturak bost gai-multzo ditu ardatz, eta horiek unitate didaktiko bihurtu ditugu.